XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Belako Harkaitzak eta Maldabeko Sakana Alkizako bidetik.
Belako Harkaitzak (Tolosa, Gipuzkoa) Ernio Mendiaren iparreko isurialdeakProposatutako ibilbidearen zati bat bidetatik kanpo doa, guztiz basatia den lapiaz eta sasiz osatutako inguru nahasgarri batean barrena (2 or. 30, desnib. 300, makila erabilgarria).
a) Billabonaren gaineko mendiska batean kokatutako
Lehenengo kurban utzi bidea, igotzen hasi baino lehen, eta jarraitu ezkerraldetik pinu baso bat zeharkatu eta haitzen aurrez aurre dagoen baserri batera eramaten duen gezi gorriz markatutako bide on batetik.
Etxearen atzetik, eskubiko bideak haizpitartearen goiko partera eta haitzen gaikaldera iragateko aukera emango digu; aldiz, ezkerrekoak, sakanaren hondora eramango gaitu, gure aurrean, basoan, somatuko dugun uren beragertokien eta urarleku batzuen mailara eramanez. 340 metrotako alturan iristen da sakanera, justu harkaitz handiez osatutako kaos baten azpikaldera, akuedukto zahar baten hasieran.
Zenbait lekutan hondatuta dagoen ur eroapenetik jarraituz, extraplomatutako paretetik jalgitzen den 15 metrotako urjauzi baten azpitik pasako gara urbegia dagoen lekura iritsi baino lehen, guztiz ikusgarria berau udaberrian.
Ura indarrez irteten da harriaren pitzadura batetik, bideskari lekua eragozten dion akuedukto garrantzitsuago batera bideratuz.
Berriro atzera jo beharko dugu inguruaren exploraketarekin jarraitzeko eta basotik gora, harkaitzezko kaosa zeharkatuz, goiko bidera itzultzeko.
Sakana zeharkatuko dugu berriz ere balkoi moduan, eroapenaren gainetik doan bidetik jarraitzeko, urjauzia menderatuz Alkizaren aurrez aurre ikusten den plantazio handi baterantz.
Bidea utzi lehen erreka igaro eta berehala, eskubira doan bide zaharrago batetik jarraitzeko, sakan txikiago batean sartzen delarik, 460 metrotako alturan.
Bidez kanpo bukatzen da igoaldia eskubiko talwegetik, harkaitzez eta landaretzaz eragotzia, igoaz (hobe da sasoialdiaren hasieran joatea),